Kontserbadurismo sozial

Soziologian eta politikan, kontserbadurismo soziala edo sozialkontserbadurismoa pentsamendu kontserbadorearen aldaera bat da, bere burua moraltasun tradizionalaren jarraitzailetzat hartzen duena. Kontserbadore sozialek oinarrizko bi printzipio dituzte:

  • Familiaren definizio zorrotz bat: kontserbadurismo soziala batzuetan gaurko gizarteen ezkontzari eta familiari buruzko zenbait gairen aurka dago, hala nola homosexualen arteko ezkontza, ohaidetza, sexu-merkataritza, etab.;
  • Giza bizitza: kontserbadurismo soziala abortuaren aurka dago ("bizitzaren alde" dagoela esaten dute) eta eutanasiaren aurka.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search